Diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen ari den bitartean lanean hasten den pertsona...

Diru sarrerak bermatzeko errenta (DBE) kobratzen ari denari lan egitea merezi dio soldata txikia izanez gero?

DBEa da, Espetxetik Irten Ondorengo Diru-laguntzarekin batera, preso ohiek kartzelatik irtetean kobratu ohi dute laguntza. Gaur egun, 634,97€ kobratzen dituzte pertsona bakarreko familia-unitatea osatzen dutenek.

Lan-merkatuaren egoera kontuan hartuta, DBE kobratzen duen pertsonak oso zaila du lanpostu egokia aurkitzea. Gehien-gehienetan, eta inoren konturako lanak badira, lanaldi partzialean eta aldi baterako izaten dira, eta betiere soldata txiki-txikiaren truke. Autonomo gisa lan eginez gero, berriz, gehienetan ahalegin handia eta diru gutxi ekartzen dute, behintzat lehen hileetan.

Horregatik, egoera horretan lan egitea merezi ote duen pentsatzen du askotan DBE kobratzen duenak. -“Zertarako egingo dut lan, DBEaz kobratzen dudanaren parekoa kobratzeko?”

Horrela al da? Merezi du egoera horretan lan egitea?

2013aren amaieran Espainiako estatuak euskal preso politiko gehienei espetxetik irten ondorengo diru-laguntza kendu zienetik, horietako batzuk DBEa kobratzen dute, besterik ezean.

Gaur egun, 619,29 € kobratzen dituzte pertsona bakarreko familia-unitatea osatzen dutenek.

Horregatik, egoera horretan lan egitea merezi ote duen pentsatzen du askotan DBE kobratzen duenak. -“Zertarako egingo dut lan, DBEaz kobratzen dudanaren parekoa kobratzeko?”

Ez da erraza galdera horri erantzutea. Alabaina, lan egiteak DBEa kobratzen segitzearen aldean dituen abantaila ekonomikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, aipatuko ditugu:

  • Lan eginez gero, berdin dio inoren kontura nahiz autonomo gisa, Gizarte Segurantzan kotizatuko duzu eta, ondorioz, erretiroa hartzean pentsio handiagoa izango duzu.
  • Gizarte Segurantzan aldi batez altan egonez gero, Langabezia Prestazioa kobratuko duzu.
  • Bi urtean lan egin duen pertsonak 55 urte baino gehiago baditu eta langabezia kobratzeko aldia amaitua badu, 55 urtetik gorakoentzako laguntza kobratzeko eskubidea du, beste lan bat aurkitzen ez duen bitartean. Laguntza hori erretiro-adina iritsi arte kobratzen jarraituko du.
  • Inoren kontura nahiz autonomo gisa lan egiten duen pertsonak beti kobratuko du DBErekin baino gehiago. Hori horrela izateko, ‘Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta’ eta ‘Enplegua sustatzeko neurriak’ bultzatu ditu Administrazioak.

Inoren kontura nahiz autonomo gisa lan egiten duenak DBE baino zenbat gehiago kobratuko duen zehazteko, kontuan izan behar da zenbat denbora dagoen lan egiten eta zer-nolako familia-unitatea osatzen duen (bakarrik bizi den, ezkontidearekin edo senidearekin, senide batzuekin…). Horregatik, zenbateko osoa jakiteko Harrera Elkartearekin harremanetan jartzea aholkatzen dizuegu, edota LANBIDEren bulego batera joatea, bestela.