Askotan, kartzelan denbora (are gehiago, denbora luze) eman duenak zalantzak ditu, ea zer egoera izango duen erretiratzeko adinera iristen denean. Zenbat denbora kotizatu behar dut Gizarte Segurantzan erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko? Zer adin izan behar dut erretiroa hartzeko? Eta, ohiko erretiro-pentsioa (ordaindutakoaren araberako pentsioa), Gizarte Segurantzari ordaintzeagatik kobratzen dena, jasotzeko eskubiderik ez badut, kobratuko dut bestelako pentsiorik? Gaia zaila eta nahasia da, aldagai asko dituelako. Horregatik, Harrerarekin edo lan-aholkulariren batekin harremanetan jartzea aholkatuko dizuegu. Halere, preso ohien artean gehien gertatzen den egoerari erantzuten ahaleginduko gara. Hau da, hainbat urtez autonomo bezala edo/eta enpresari batentzat lanean jardun ostean erretiratzeko adinera iristea, erregimen berezi batzuetan (adibidez itsasoan edo meatzaritzan) ibili gabe. Zenbat denboraz kotizatu behar da gutxienez kotizaziopeko pentsioa kobratzeko? Hamabost urtez, horietatik bi gutxienez pentsioa kobratzeko eskubidea gauzatu aurreko azken hamabost urteetan. Kontuan izan behar da aldi batez lanaldi partzialean lan eginez gero, horrek kotizazioaren zenbatekoan eragingo duela. Hau da, urte betez lanaldi erdian jardun baduzu, erretiroaren ondorioetarako urte erdiz lan egin duzula joko da. Zer adin izan behar dut pentsio hori kobratzeko? 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, erretiratzeko adina 67 urte dira. Hortik kanpo daude 38 urte eta 6 hilabetez kotizatu dutela egiaztatzen duten pertsonak, horiek 65 urterekin erretiratu ahal izango baitira. Lege berriaren ondorioz, erretiro-adina 65 urtetik 67 urte atzeratu zen. Luzamendu hori ez da bat-batean eman, ordea: urte bakoitzean hilabete batez atzeratu da erretiro-adina. Hala:
Zenbat diru kobratuko dut kotizaziopeko erretiro-pentsio horretan? Kopurua lanean emandako denboraren eta kotizatutako kopuruaren araberakoa izango da; hau da, kobratutako soldataren araberakoa. Kasuan-kasuan zenbatu behar da. Eta, kotizaziopeko pentsioa kobratzeko eskubiderik ez badut, kobratuko dut bestelako pentsiorik? Bai, ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioa (laguntzako prestazioa). Honako baldintza hauek bete behar dira horretarako:
(Ikusten duzun bezala, laguntzako prestazioa jasotzeko ez da derrigorrezkoa Gizarte Segurantzan kotizatu izana). Zenbat diru da laguntzako prestazioa?
2015. urtean, 366,990 hilean, gehi bi aparteko sari. Halere, zenbateko horri kendu egingo zaio beste alde batetik jasotzen duzun dirua, pentsioaren % 25era iritsi arte. Hau da, pentsioa kobratzeko baldintza guztiak betetzen badituzu eta beste diru-iturri batzuk badituzu, gutxienez 91,73 euro kobratuko dituzu hilean.
HARRERA ELKARTEA
info@harreraelkartea.eus
Koordinazioa: 657105154
Idazkaritza: 657105113
Bizkaia: 657105669